




| 
BiografiaMiren Agur Meabe.
Lekeitio (Bizkaia) (1962).
Lekeition jaio nintzen, itsas bazterrean, 1962an. Nire kolorerik gustukoena lila da. Zenbakia, 7a. Gogokoen dudan paisaia, hondartzak udazkenean. Gehien maite dudan animaliakumea, haurtxo txikiak. Janaririk estimatua, otarrainxkak plantxan. Berba magikoa, Joanes, nire semearen izena. Oroitzapenik ederrena, amaren eskuak.
Bilbon bizi naiz.
Txikitan oso gustuko nuen idazlanak eskolan idaztea. Geroago, irakasle bihurtu nintzen eta Euskal Filologia ere ikasi nuen. Bitartean, ipuinak eta olerkiak irakurri eta idazten nituen. Behin batean, beste lan bati ekin nion: eskolarako testuak egiteari, Giltza argitaletxean (edebé taldea). Argitaletxe horretako zuzendaria naiz. Eta irakurtzen eta idazten jarraitzen dut.
Literatur sari batzuk jaso ditut:
- 1997 Imajina ezazu Euskadi, Ohar orokorrak (poesia)
- 2001 Kritika saria, Azalaren kodea (poesia)
- 2002 Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea (gazte literatura)
Web gune honetan honako marrazkilari hauek egindako irudiak agertzen dira: Jaime Vicario, Luis Alonso, Cristina Fernández, Manu Ortega, Maria Espluga, Jokin Mitxelena. Argazkia Aitor Bayok egin zidan.
Eskerrik beroenak Iñaki Kareagari aholku informatikoengatik eta Lourdes Unzuetari edukia eta pasarteak ingelesez paratzeagatik, eta Amaia Gabantxori poesien ingeles bertsioarengatik
Webgune hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailari esker sortu da, Euskadi saria dela eta

© Miren Agur Meabe. BILBO
|